Gizartea -
Ustezko sexu-abusuak
Gazteluetako ikasle ohiaren familiak auzia berriz zabaltzeko eskatu du
Agiri oso gogor batean, informazioak zuzendu eta gezurtatu dituzte senideek. Gainera, Eliza Katolikoaren pertsonak eta erakundeak salatu dituzte, ikerketa “irregulartasunez josita” egon delako.
Iñaki Calvo | Radio Euskadi
Gaztelueta ikastetxeko ikasle ohiaren familiak ikerketa ?irregulartasunez josita? dagoela uste du. Horregatik, Frantzisko aita santuari auzia berriro zabaltzeko eskatu dio, Radio Euskadik jakitera eman duenez. Ikasle ohiak irakasle ohi baten sexu-abusuak jaso omen zituen. Gaztearen senitartekoen hitzetan, auzia ?sekula ez da ikertu?, eta ?modu harrigarri, izugarri eta eskandalagarrian itxi dute?.
Agiri oso gogor batean, informazioak zuzendu eta gezurtatu ditu gaztearen familiak. Gainera, Eliza Katolikoaren pertsonak eta erakundeak salatu ditu.
Gotzainen Biltzarreko bi ordezkarik gaztearen gurasoekin ekainaren 19an izan zuten bilera ?tranpa eta iruzurra? izan zela uste dute ikasle ohiaren senideek. Vatikanoak (Fedearen Irakasbiderako Kongregazioak, hain zuzen) sexu-abusuak izan zirela baieztatzeko frogarik ez zegoela zabaltzeko erabili zuen bilera.
Mario Icetaren ?jarrera zaputza?
Bestalde, Mario Iceta Bilboko gotzainaren jarrera publikoki salatu du familiak. Gotzainaren ?jarrera zaputza? kritikatu dute ikasle ohiaren senitartekoek, babesa emateko telefono-dei ?bat ere? ez dielako egin. Nahiz eta ?tragediaren berri izan, ez du inoiz lagundu?, erantsi dute.
Horregatik, ?Bilboko Gotzaindegiaren kudeaketa beldurgarria publikoki onartzeko eta Mario Iceta jaunari egindakoa zuzentzeko? eskatu dio familiak.
?Gezurretan aritzeari utzi?
Imanol Goyarrola Gaztelueta ikastetxeko zuzendariari, Iñaki Cires zuzendari ohiari eta Gonzalo Landaburu kapilauari ?gezurretan aritzeari uzteko? eskatu diete ikasle ohiaren senideek. ?Nahiz eta berandu izan, onartu beharrekoa behingoz onartzeko? eskatu diete.
Hala ere, euren fedea sendotu egin dela adierazi dute gaztearen senitartekoek. ?Aita santu ausart bat? zuzentzen ari den Elizako sektorean sinesten duela esan du familiak, ?erakundeak behar dituen hurbiltasuna, humanismoa eta freskotasuna ematen ari direlako, beste batzuk ezabatzen saiatu arren?.