Gizartea -

Ama txarren kluba

'Ama txarra naiz, eta zer?'

Ama ona desmitifikatzea eta benetako ama ulertzea. Asmo horrekin sortu zuen Laura Baenak Ama Txarren Kluba. Sare sozialak gogotik astindu ditu, umorez, eta bi urtean 117.000 kide eskuratu ditu.

Laura Baenak sortu zuen Ama Txarren Kluba duela bi urte Argazkia: Laura Baena
Laura Baenak sortu zuen Ama Txarren Kluba duela bi urte Argazkia: Laura Baena
Laura Baenak sortu zuen Ama Txarren Kluba duela bi urte Argazkia: Laura Baena

Maider Beistegi | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ama den orori jarraitzen dio ama onaren mamuak. Ama ona ote naiz? galderari etengabe aurre egin behar dio. Ama txarrek, baina, euren lekua aldarrikatu dute orain, ama onaren modeloa erreala ez dela sinetsita. Ama txarra naiz, eta zer!, esaten dute, harro. Amatasuna bizitzeko modu tradizionalak egungo amen bizitzeko moduarekin zerikusia ez duela diote. Ama txarrek ez dute irribarre etengaberik, ez dira superwoman eta amatasuna emakume batek egin dezakeen gauzarik garrantzitsuena dela dioen New Momism feminismoaren ondorengo korrontea arbuiatzen dute.

Ama txarrek ahal dutena egiten dute, zeharka begiratzen dituen gizarte baten aurrean. Ama txarrek, iraultza egin nahi dute, euren akatsak erakutsi nahi dituzte, eta gizartearen presioari humorez erantzun nahi diote. Bakarrik baino elkarrekin, Ama Txarren Klubean bilduta. Laura Baena publizistak sortu zuen kluba, duela bi urte,  eta 117.000 jarraitzaile lortu ditu dagoeneko Facebooken. Ama Txarren Klubeko filosofiak dioenez, ama txarrak "logura handia, aisialdirako denbora gutxi eta mundua aldatzeko edo behintzat saiakera egiteko gogo handia duten" presio lobbya dira. Gauez, seme-alabak lo direnean, du klubak mugimendurik gehien.

Gutxi barru bi urte beteko dira Ama Txarren Kluba sortu zenuenetik. Milaka lagunek egin dute bat ekimenarekin. Facebook, Twitter eta Instagrameko kontuak ikaragarri hazten ari dira.Club mala madre

Balantzea oso positiboa da, komunitate emozional indartsu bat sortu da eta oso proiektu interesgarriak sortu dira hortik: ?concilia13f? eta ?entupielrefugiado?, adibidez. Gizartean zeresan handia dute eta asko esateko duen emakumezko belaunaldi baten bozgorailu dira. Urtea amaitzearekin batera bi urte beteko dira idazten hasi nintzela. Twitterrez hasi nintzen, ama txarra sentitzen nintzelako, gizarteak exijitzen didan mailara ezin nintzelako iritsi. Ama perfektuaren modelo hori aldatzeko asko gelditzen zaigu. Baina bi urtean errealitate horren oinarriak finkatu ditugu eta horren berri ema nahi dugu, uste dugulako emakume guztiok eta bereziki ama guztiok batzen gaituena dela ez garela superwoman, eta ez dugula izan nahi. Eta dena umorez esaten badugu, eguneko esaldien bidez, ba askoz hobeto.

Ama Txarren Klubeko filosofiak dioenez, ama txarrak "logura handia, aisialdirako denbora gutxi eta mundua aldatzeko edo behintzat saiakera egiteko gogo handia duten" presio lobbya dira. Amatasuna bakardadean egiten den ariketa dela diote, akaso horregatik izan du arrakasta klubak.

Kluba askatzailea da, denok kontatzen dugulako gertatu zaigun edo kezkatzen gaituen hori. Seme-alabek batzuetan gure onetik ateratzen gaituztela aitortzen dugu eta ihes egiteko gogoa dugula. Eta horrek ez du esan nahi gutxiago maite ditugunik. Barruak hauste hau 2.0 da, eta kalean egitea baino errazagoa da.

Parkera eraman nuen liburua eta denbora gutxian eskuz-eskuz ibili zen. Barre asko entzun nuen.malamadre

Oso pozik gaude liburuak izan duen harrerarekin, ama txarren Biblia dela esaten dugu. Aurkezpenetan ere esaten digute barre asko egin dutela liburuarekin. Nik uste kontsultagai izan behar den liburua dela, gertu izan behar dugula, errudun sentitzen garenean berriro irakurtzeko.

Eguneko esaldi barregarri horiek aldarrikapen mezuz josita daude?

Guk esan nahi duguna da aldarrikatzea ez dela kexatzea, eta hori da hain zuzen #concilia13f kanpainaren leloa. Esaldiak barruak husteko tresna bat dira. Gauean konpartitzen ditugu, 22:00etan. Ez da gauza bera kroketak zuri erretzea edo 100.000tik gora amei erretzea.

Blogosfera anglosaxoia ama txarrez beteta dago. Her Bad Mother bloga 25 eragin handikoen artean sartu zuen Time aldizkariak 2012an.

Oso albiste ona da, esan nahi duelako gizartean amatasuna desmitifikatzeko beharra dagoela. Aurreko belaunaldietako ereduarekin amaitzeko garaia da.

Club mala madreAma txarrak versus New Momism

Ama izateak ez du emakumea ezkutatu behar. New Momism estatubatuarra gure kontrako filosofia da, ama perfektua eta aditua aldarrikatzen dituelako.

Nor dago ama txarraren atzean?

Aita ona eta seme-alaba onak, eta begi onez begiratzen ez gaituen gizartea. Emakume izaten jarraitu nahi dugu, gure helburu eta ametsekin eta, horietan , ez dira gure seme-alabak sartzen.

Ama txar ezagunak asko izango dira

Ekimen honen bultzatzaile izan diren kazetari asko eta baita gure kluba gomendatzen dutenak ere: Sara Carbonero, Almudena Ariza, Sonsoles Onega? Eta hamaika gehiago.

Zelakoa Laura Baenaren egunerokoaClub mala madre

Ama txar gehienak bezala, ahal dudana egiten dut egunerokoari aurre egiteko eta egunari aurre egiteko. Nire proiektuan lan egiten dudanez, hobeto antola dezaket nire burua: gosariak, eskola, korrika hara eta hona?Bilerak, hitzaldiak, eta orduak ordenagailu aurrean. Arratsaldetan alabekin egoten naiz aita iristen den arte. Isiltasuna nagusi denean gaueko txanda hasten da: emailak ikusi, proiektuak aurreratu, hurrengo eguna prestatu?.Ekitea oso erronka ederra da, denbora antola dezakedalako, baina oso sakrifikatua ere bada. Egunen batean denbora aterako dut hobeto jateko, kirola egiteko eta hautsa hartzen ari diren liburu horiek irakurtzeko.

Club mala madre

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erreportajeak Gaurko azken ordukoa