Gizartea -

Goi-bilera Bruselan

Errefuxiatuen aldeko manifestua izenpetu dute hainbat alkatek

Ada Colau (Bartzelona), Anne Hidalgo (Paris) eta Spyros Galinos (Lesbos) alkateek bultzatutako ekimena da.

Errefuxiatuak hartzearen aldeko manifestazioa egin dute Madrilen

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelona, Paris eta Lesboseko alkateek manifestu bat izenpetu dute errefuxiatuen alde, bihar Bruselan egingo den Barne eta Jutizia ministroen goi-bileraren harira. Hain zuzen, errefuxiatuak hartuko dituzten hiriei 'bizkarra' ez emateko eskatu diete ministroei eta errefuxiatuak hartzeko prestutasuna berretsi dute.

El Pais egunkariak argitaratu du testua, "Nosotras, las ciudades de Europa" izenburupean. Ada Colau (Bartzelona), Anne Hidalgo (Paris) eta Spyros Galinos (Lesbos) alkateek idatzitako manifestuari atxikimendua adierazi diote ondoko alkateek: Manuela Carmena (Madril), Xulio Ferreiro (A Coruña), Jose María Gonzalez 'Kichi' (Cadiz), Martiño Noriega (Santiago) eta Pedro Santisteve (Zaragoza).

Manifestu honekin bat egiteko deia egin dute sinatzaileek ciutatrefugi@bcn.cat helbidean izena emanda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Parisen? Siriar errefuxiatuak Europan