Gizartea -
Indarkeria matxista
790 emakume hil dituzte Estatuan 2003tik genero-indarkeriako kasuetan
2015ean, gutxienez 23 emakume hil dira horrelako krimenetan. Tratu txarren aurkako telefonoa: 016.
Agentziak | Erredakzioa
790 emakume hil dituzte Estatuan euren bikotekideek edo bikotekide ohiek 2003; izan ere, urte hartan hasi ziren biltzen indarkeria matxistako biktimen estatistika ofizialak. Datua asteazken goizekoa da, eta ez du kontuan hartzen egun horretako beste bi kasu: Castelldefelsen goizean hildako emakumearena, eta Cuencan gauean hilik agertutako bi neskarena.
2015ean, 23 emakume hil dituzte horrelako krimenetan; hala ere, Osasun Ministerioa (bera arduratzen da datuak biltzeaz) sei hilketa ari da ikertzen, eta, ondorioz, kopuruak gora egin lezake, 29raino. Oraingoz, azken hilketak ez ditu kontuan hartzen, eta ez du baieztapen ofizialik zabaldu.
2015ean, nolanahi ere, gainerako urte guztietan baino hilketa gutxiago izan dira; hain zuzen, abuztuaren hasieran beti zenbatu dira 30 biktima baino gehiago, aurten ez bezala.
Amen bikotekideek edo bikotekide ohiek eraildako ume gehien izan dituen urtea
Aurten, berriz, tratu txarren barnean amen bikotekideek edo bikotekide ohiek eraildako ume gehien izan dituen urtea dugu. Orain dela bi urte hasi ziren estatistika horiek biltzen. 2013an bi adingabe hil zituzten, eta 2014an, lau. 2015ean, aldiz, gutxienez zortzi adingabe hil dira horrelako kasuetan.
____________________________________________
Tratu txarren biktima bazara edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono zenbaki hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.