Gizartea -

Pontevedra (Galizai)

Ustez aitak hil zituen bi neskatoak gogoratuko dituzte gaur Morañan

Ustezko alaba-hiltzailea laster presondegiz aldatzea espero dute, A Lamako (Pontevedra) kartzelatik Leonekora.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Morañako (Pontevedra) eta hurbileko beste herri batzuetako bizilagunek ostiral honetan egingo den martxa isilean parte hartuko dute, Candela eta Amaia hil zirenetik astebete betetzen den egun honetan. Itxuraz, aitak (David O.R.) hil zituen lau eta bederatzi urte zintuzten neskato biak, eta, ondorioz, larunbatetik kartzelan dago behin-behineko espetxealdia betetzen.

Mobilizazioa sare sozialen bidez eta herrian jarritako kartelen bidez zabaldu da, eta 21:30ean aterako da Carballeira de Santa Lucía izeneko parketik, eta 6. eta 2. kaleak igaro ostean, Morañako Udaletxeko plaza aurrera iritsiko da.

Pontevedrako bizilagunek hunkituta jarraitzen neskatxen hilketa bikoitzaren eraginez. Etengabeko mintzagaia da herritarren artean, eta behin eta berriz egiten dira dolumin-adierazpenak, besteak beste, Udaletxeko eraikin aldamenean lore-sortek eta piztutako kandelek presente darraite.

Presondegi-aldaketa

Egoeraren gainean jakitun dauden iturriek Europa Press agentziari adierazi diotenez, eta aldaketarik ez badago, ustezko alaba-hiltzailea, beste kartzela batera eramango dute aurki: A Lamako espetxetik Leonekora, hain zuzen ere.

Prozedura irailera arte atzeratuta

Bestalde, iturri berek aipatutako agentziari baieztatu diotenez, ez da aurreikusten aste honetan, ezta hurrengoan ere, atxilotuak edota lekukoek Caldaseko epaitegian berriro deklaratuko dutenik, baldin eta "ezohiko" zerbait gertatzen ez bada; horrenbestez, nahiz eta Polizia Zientifikoaren eginbideek aurrera jarraitzen duten, prozedura ez litzateke irailaren erdialdera arte berriz abiaraziko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak