Gizartea -

Duela 8 egun

Valentzian hildako emakumea ustez senarrak hil zuen

Emakumezkoa sute batean hil zen, baina hura senarrak nahita piztu zuela ondorioztatu du Guardia Zibilak, eta atxilotu egin du. Tratu txarren aurkako telefonoa: 016.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak gizonezko bat atxilotu du Serra herrian (Valentzia), emaztea hiltzea egotzita. Atzemandakoa Esquerra Unidako zinegotzia da.

Hain zuzen ere, emakumea (Dolores Moya alderdi bereko zinegotzi ohia) uztailaren 29an hil zen, etxean piztutako sute batean. Dena dela, sua nahita piztutakoa izan zela ondoroztatu du Guardia Zibilak, eta senarra atxilotu du susmagarri gisa, Levante-EMV eta Las Provincias egunkariek jakinarazi dutenez.

Gizonezkoak bitan deklaratu du agenteen aurrean, eta horren adierazpenak eta alabak egindakoak kontraesankorrak izan dira.

Sutea 16:30ean hasi zen. Emakumezkoa komunean topatu zuten hilik, eta ustezko hiltzailea, alaba eta guardia zibil bat toxikatu egin ziren.

 

_______________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea