Gizartea -
Indarkeria matxista
Emaztea eta bi seme-alabak hil ditu gizon batek Castelldefelsen
Castelldefelseko Udalak dolu-eguna deitu du gaurko. Tratu txarren aurkako telefonoa: 016.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Emakume bat eta bi seme-alabak hil egin ditu bart senarrak Castelldefelsen (Bartzelona), EFE agentziak jakinarazi duenez. Gizonezkoak bere buruaz beste egin du ondoren.
20:45ean, senide batek Esquadra Mossoei deitu die, etxe batean lau pertsona hilik zeudela ohartarazteko.
Ikerlarien ustez, badirudi gizonak emaztea eta bi seme-alabak hil dituela, eta ondoren bere buruaz beste egin duela.
Epaileak sekretuan jarri du auzia.
Castelldefelseko Udalak hiru dolu-egun deitu ditu, eta minutu bateko isilunea egingo du gaur.
_______________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.