Gizartea -
INE-ren DATUAK
Adingabeen % 30 pobreziaren mugaren azpitik bizi dira Estatuan
Oro har, Espainiako Estatuko biztanleen % 22,2 bizi dira pobrezian.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiako Estatuko biztanleen % 22,2 pobreziaren mugaren azpitik bizi dira, hau da, urtean 7.961 euro baino gutxiago jasotzen dituzte, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) jakinarazi duenez. Ehuneko hori bi puntu jaitsi da aurreko urteko datuekin alderatuta.
Dena dela, eta are larriago, 16 urtetik beherakoen % 30,1 pobrezian bizi dira, hau da, duela urtebete baino 3,4 puntu gehiago.
Oro har, familien diru-sarrerak % 2,3 murriztu dira, 23.154 euroraino.
Hori bai, 65 urtetik gorakoen artean 1,3 puntu jaitsi da pobrezia, % 11,4ra.
Pobreziaren muga errentaren banaketaren arabera aldatu ohi denez, iaz 7.961 euroan kokatu zen, 2013an baino % 1,9 beherago.