Gizartea -

Ikerketa

Ignacio Ellacuriaren hilketa ikertzea ANri dagokiola ebatzi du Gorenak

Gorenak zalantzan jartzen du Salvadorrek gertatutakoa ikertzeko borondatea izan zuenik. Horregatik, Espainiako auzitegiei eman die auzia ikertzeko eskumena.

Ignacio Ellacuria
Ignacio Ellacuria
Ignacio Ellacuria

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak ebatzi du Espainiako auzitegiek, eta, are zehatzago, Auzitegi Nazionalak, ikertu behar duela Ignacio Ellacuria jesuita bizkaitarraren hilketa. Ellacuriarekin batera, beste zapi pertsona hil zituzten Salvadorren 1989an.

Horrez gain, Gorenak zalantzan jartzen du Salvadorrek gertatutakoa ikertzeko borondatea izan zuenik. Horregatik, eta espainiar naziotasuna zuten biktimak daudela ikusita, Espainiako auzitegiei eman die auzia ikertzeko eskumena.

Auzi horretan, Salvadorreko militarrek hil zituzten sei jesuita, langile bat eta horren alabaren auzia ikertu beharko du Auzitegi Nazionalak. Gertaera Jose Simeon Cañas Unibertsitatean jazo zen, 1989an.

Ikerketa Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epailearen esku bazegoen ere, PPk justizia unibertsala deritzon proiektua onartu ondoren, epaile horrek Gorenari kontsulta egitea erabaki zuen.

Orain, Gorenak erantzun dio Auzitegi Nazionalari dagokiola Ellacuriaren eta gainontzeko jesuiten hilketa ikertzea, biktima gehienak espainiar naziotasuna zutela argudiatuz. Horrez gain, Salvadorrek abian jarritako ikerketa kolokan jartzen du Auzitegi Gorenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Auzitegi Gorena Justizia Unibertsala gaur Espainia bideoak Epaiketak albisteak Latinoamerika albisteak Giza eskubideak albisteak Giza hilketak Ignacio Ellacuriaren hilketa argitzeko epaiketa