Gizartea -

Salvador

AEBk salvadortar baten estradizioa eskatu du Ellacuriaren hilketagatik

Justizia Departamenduak Ipar Carolinako Auzitegiari eskatu dio Salvadorreko Armadako koronel ohi bat atxilotzeko eta Espainiako Estatura estraditatzeko.

Akusatuetako bat Espainiara estraditatzea eskatu du AEBko justiziak

0:53

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako Justizia Departamenduak 1989an Salvadorren bost jesuita, tartean Ignacio Ellacuria, hiltzea leporatzen dioten Salvadorreko Armadako koronel ohi bat atxilotzeko eta Espainiako Estatura estraditatzeko eskatu dio Ipar Carolinako Auzitegiari.

Eskakizunean, AEBetako Justiziak dio Inocente Orlando Montano Morales 72 urteko koronel ohiak hilketaren aurreko bilera batzuetan parte hartu zuela, eta azkenekoan, "ofizialetako batek, Montanoren aurrean, Ignacio Ellacuria hiltzeko eta lekukorik ez uzteko agindua" eman zuela.

Hurrengo egunean, goizaldean, 1989ko azaroaren 16an, Ellacuria buru zuen Universidad Centroamericanan, Salvadorreko Armadak sei jesuita hil zituen, sukaldariaz eta horien alaba adingabeaz gain.

2011n, Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak Salvadorreko gerra zibilean (1980-1992) bost jesuiten hilketarekin lotutako 20 militar salvadortarretako 15 Espainiako Estatura estraditatzea eskatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak albisteak Justizia Unibertsala bideoak Gaurko azken ordukoa Latinoamerikako azken ordukoa Giza eskubideak albisteak Giza hilketak Ellacuriaren hilketa argitzeko epaiketa