Gizartea -

Polizia operazioa Katalunian

11 lagun atxilotuta Katalunian, jihadismoaren kontrako operazio batean

Atxilotutakoek Katalunian atentatua egiteko "borondatea" zuten, Barne kontseilariak azaldu duenez.

Katalunian atentatzeko asmoa zuten 10 jihadista atxilotu dituzte

1:18

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamar pertsona atxilotu dituzte, gaur goizaldean, Esquadra Mossoek, Katalunian, jihadismoaren kontrako operazio batean. Kataluniako Poliziak agiri baten bidez jakitera eman duenez, Auzitegi Nazionaleko 1 zenbakidun epaitegia ari da operazioa zuzentzen. Atxilotutakoei hainbat delitu egotzi dizkiete, tartean, talde terroristako kide izatea.

Bartzelonan, Terrasan, Sabadellen, San Quirze Vallesen eta Vallsen (Tarragona) egin dira atxiloketak. Katalunian, orain arte, terrorismo jihadistaren kontra egin den operaziorik zabalena da gaurkoa. 360 mosso ari dira parte hartzen operazioan.

Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, 2014ko abenduan Bulgarian abiatutako polizia operazioarekin dago lotuta gaurkoa. Terrassako, Sabadelleko eta Monistrol Montserrateko hiru bizilagun atxilotu zituzten Bulgarian, Estatu Islamikoan sartzera zihoazelakoan.

Ramon Espadaler Barne kontseilariak azaldu duenez, atxilotutakoek Katalunian atentatua egiteko "borondatea" zuten. Bertan, gainera, gazteak erradikalizatzen ei zituzten, Estatu Islamikoarekin batera Sirian eta Iraken borroka egin zezaten.

Urtea hasi zenetik, Estatu espainiarrean 30 bat lagun atxilotu dituzte guztira, jihadismoarekin lotutako hainbat operaziotan. Horietan zabalena martxoaren 13ko operazioa izan zen; orduko hartan, zortzi lagun atxilotu zituzten Bartzelonan, Gironan, Ciudad Realen eta Avilan, zelula terrorista bateko kideak zirelakoan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Jihadismoa albisteak