Gizartea -
Teknologia berriak
Metro Bilbaoko sei geltoki gehiagok dute wifi konexioa
Bidaiariak doan konekta daitezke Zazpi Kaleak, Moyua, Sarriko, Gurutzeta, Sestao eta Santurtzi geltokietan.
Agentziak | Erredakzioa
Metro Bilbaok dozena erdi geltoki gehiagotara hedatu du wifi konexioa. San Mameseko geltokia izan zen konektatzen lehena, duela hiru hilabete. Orain, beste hauek erantsi dira konexio horretara: Bilboko hiru (Zazpi Kaleak, Moyua eta Sarriko), eta ezkerraldeko beste hiru (Gurutzeta,Sestao eta Santurtzi).
Horrela, hiru hilabetean soilik, zerbitzua jada ezarrita dago sei hilabeteren buruan xede ziren geltokien % 70ean.
Lehenengo proba pilotua, Metro Bilbaori doan ateratakoa, San Mameseko geltokian hasi zen duela hiru hlabete, eta guztira 109.000 konexio izan ditu, WIFINOVA enpresak emandako datuen arabera. Metropoliko tren-egituran wifi zerbitzua jarri zuen enpresak bere gain hartu ditu ezarpen teknologiko horren kostu guztiak eta uda baino lehen guztira 10 geltokitara hedatzeko konpromisoa hartu zuen.
Gogoratu Interneterako konexioa doan dela, eta ez dagoela mugikorreko datuen tarifarik kontratatuta izan beharrik edo operatzaileen estalduraren menpe egon beharrik lehenengo hamabost minutuetan gaitutako geltoki eta egun bakoitzeko. Luzatu nahi izanez gero asteko edo hilabeteko abonua har daiteke.