Gizartea -

Denboralea

Luizi handi bat erori da Andoainen, Leitzaran ibaiaren alboan

Erreka-Ondo etxetik metro gutxira izan da lur mugimendua eta une horretan barruan zeuden senar-emazteak eta haien semea kanpora atera dituzte.

Familia bat erreskatatu dute Andoainen lur-jausi baten ondorioz

00:36

I.A. | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luizi handi bat erori da Andoainen, Goiburu auzoan, Leitzaran ibaiaren alboan. Erreka-Ondo etxetik metro gutxira izan da lur mugimendua eta une horretan barruan zeuden senar-emazteak eta haien semea kanpora atera dituzte, badaezpada. Udaltzaingoa, Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta  azken horiek atera dute familia etxe barrutik.

Goizeko 09:00ak inguruan izan da luizia. Segurtasun sailak jakitera eman duenez, kalteak handiak izan dira.  Hainbat teknikari gertatutakoa aztertzen eta kalteak zenbatzen ari dira.

Euri denboraleak arazo handiak sortu ditu gaur, hirugarren egunez, Euskal Herriko hainbat tokitan. Jarraitu eitb.eus- en denboraleari buruzko informazioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia Bilbao