Gizartea -

Frantzia

Estatu Islamikoak 'Charlie Hebdo'ren ale berriaren aurka egin du

Berriz ere Mahomaren karikaturak publikatu izana "oso ergela" dela ohartarazi du talde jihadistak.

Irakurle bat, 'Charlie Hebdo' astekariaren ale berria eskuan. EFE
Irakurle bat, 'Charlie Hebdo' astekariaren ale berria eskuan. EFE
Irakurle bat, 'Charlie Hebdo' astekariaren ale berria eskuan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Islamikoa talde jihadistak "oso ergel"tzat jo du Charlie Hebdo aldizkari satiriko frantziarrak berriz ere Mahomaren karikatura bat publikatu izana.

"Charlie Hebdo-k profetari buruzko karikaturak publikatu ditu, eta ekintza hori oso ergela da", esan du Estatu Islamikoaren bozeramaile batek, talde jihadistak Interneten duen irrati-kate batean.

Astekari satirikoa kioskoetara itzuli da gaur, joan den asteko atentatuan 12 langile galdu eta gero. Portadan Mahoma agertzen da, "Ni naiz Charlie" kartel bat eskuan.

Yemengo Al Kaidak bere gain hartu du gaur aldizkari frantziarraren aurkako atentatua.

Estatu Islamikoa Irakeko Al Kaidatik bereizi zen, eta, Sirian, Osama Bin Ladenek sortutako taldearen etsai da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Paris azken albisteak Frantzia Jihadismoa albisteak