Gizartea -

Erasoak Parisen

Hayat Boumeddiene Sirian dago, Turkiako inteligentziaren arabera

Frantziako Polizia supermerkatuko bahiketa egin zuen gizonaren bikotekidearen bila ari da. Antza denez, aste honetako erasoen aurretik atera zen Frantziatik.

Supermerkatuaren kontrako erasoa egin zuen gizonezkoaren bikotekidea da. Artxiboko irudia: EFE
Supermerkatuaren kontrako erasoa egin zuen gizonezkoaren bikotekidea da. Artxiboko irudia: EFE
Supermerkatuaren kontrako erasoa egin zuen gizonezkoaren bikotekidea da. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hayat Boumeddiene, atzo, supermerkatu judutarrean sartu eta hainbat pertsona bahitu zituen gizonezkoaren bikotekidea, Sirian dago ostegunaz geroztik, Turkiako inteligentziaren arabera.

Antza denez, bahitzaileak berak hil zituen bahituetako lau, Frantziako Polizia bahituak askatzeko egindako operazioaren aurretik; ondoren, Amedy Coulibaly bahitzailea ere hil egin zen, segurtasun indarrek tirokatuta.

Frantziako Polizia Hayat Boumeddieneren bila ari da, aste honetan Parisen izan diren erasoekin zerikusia duelakoan. Poliziak armatuta egon daitekeela eta pertsona arriskutsua izan daitekeela uste du. Antza denez, urtarrila hasieran Turkiara joan zen, Madril-Istanbul bidea egin zuen hegazkina hartuta, eta handik Siriara mugitu zen ostegunean.

Informazio horren arabera, ez zegoen Parisen ostegunean haren bikotekideak udaltzain bat hil zuenean eta, atzo, supermerkatu judutar batean sartu eta lau pertsona bahitu zituenean.

Boummedienne, Coulibalyren bikotekidea eta Cherif Kouachu bi anaien artean gazteenaren laguna da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia