Gizartea -

Noos auzia

Cristina infanta epaitu egingo dute Noos auziagatik

Bi delitu fiskal egotzita, akusatuen aulkian eseri beharko du Espainiako erregearen arrebak.

Cristina infanta Noos auzian epaituko dute, 2 delitu fiskalengatik

1:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina infantak akusatuen aulkian jesarri beharko du Noos auziaren baitan, Jose Castro epaileak gaur kaleratu duen autoaren arabera. Zehazki, Iñaki Urdangarin senarrak egindako bi delitu fiskaletan ezinbesteko laguntzaile gisa epaituko dute infanta. Ustez, Ogasunari 337.138 euroko iruzurra egitea leporatzen diote Urdangarini, bien izenean zegoen Aizoon enpresaren bitartez.

Gaur kaleratu du Castro epaileak ahozko saioa irekitzeko epaia. Infantaren defentsak, Fiskaltzak eta Estatuko Abokatutzak plazaratutako argumentuen kontra, instrukzio epaileak ebatzi du Manos Limpias sindikatuaren esku dagoen akusazio partikularra gai dela bera bakarrik, infanta akusatuen aulkian jesartzeko. Beraz, azkenean ez dute Botin doktrina aplikatu. 8 urteko espetxe-zigorra eskatzen du Manos Limpiasek infantarentzat.

Castro epaileak, bestalde, 2,6 milioi euroko bermea ezarri dio infantari, erantzukizun zibilengatik.

Justiziaren independentziarekiko errespetua agertu du Errege Etxeak

Castro epailearen erabakia jakin ostean, Justiziaren independentziarekiko erabateko errespetua agertu du Errege Etxeak, eta infantaren esku utzi du bere familia-eskubideei uko egitearen inguruko erabakia.

Ahozko epaiketa

Astelehen honetako autoaren bitartez, Castro epaileak 17 akusaturen kontrako ahozko epaiketa ireki du. Tartean dira Iñaki Urdangarin, Diego Torres,  Cristina infanta, Torresen emaztea eta Jaume Matas, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñaki Urdangarin albisteak Espainiako Felipe VI.a bideoak Ustelkeria politikoa azken albisteak Ustelkeriaren mapa Espainian