Gizartea -

Diru-laguntza sozialak

'Ayudas+Justas' plataformarekin biltzeko eskatu dio Quirogak Aburtori

Euskadiko PPren presidentea plataformarekin bildu da Eusko Legebiltzarrean. Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko baldintzak zorrotzagoak izatea nahi du plataformak.

Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidentea 'Ayudas+Justas' plataformako ordezkariekin. EFE
Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidentea 'Ayudas+Justas' plataformako ordezkariekin. EFE
Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidentea 'Ayudas+Justas' plataformako ordezkariekin. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Ayudas+Justas' plataformarekin biltzeko eskatu dio gaur Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidenteak Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburuari.

Euskadiko PPren presidentea plataformako ordezkariekin bildu da goizean, Eusko Legebiltzarrean. Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko baldintzak zorrotzagoak izatea nahi du plataformak. Horretarako, Gasteizko Ganberan Herri Ekimen Legegile bat aurkezteko sinadurak biltzen ari da.

Elkarteko kideekin “esertzeko eta entzuteko” eskatu dio Quirogak sailburuari. Gizarte Politikarako sailburua bera izango balitz bilera batera deituko lituzkeela ziurtatu du PPko buruzagiak, “eskatzen ari direna ezagutzeko”.

“Diru-sarrerak bermatzeko errentak egun bete ezin dituen hutsuneak” daudela deitoratu du Quirogak. Besteak beste, berogailuak pizteko arazoak eta seme-alaba guztiak langabezian dituzten pentsiodunak aipatu ditu PPko ordezkariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Popularra Arantza Quiroga bideoak