Gizartea -

Noos auzia

Fiskaltzak 500.000 euroko berme zibila eskatuko dio Cristina infantari

Balear uharteetako Auzitegiak bihar erabakiko du Cristina infanta auzitara eramango duen ala ez. Ustelkeriaren Kontrako Fiskaltzak epaiketan lekuko gisa deklaratzeko proposatuko du Cristina Borboikoa.

Cristina infanta. Argazkia: EiTB
Cristina infanta. Argazkia: EiTB
Bihar jakingo da Cristina infanta akusatuen aulkian eseriko den

1:52

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Noos auzian, Fiskaltzak 500.000 euroko berme zibila eskatuko dio Cristina infantari, haren senarrak (Iñaki Urdangarin) Aizoon sozietatearen bitartez egindako iruzurrari probetxua ateratzeagatik. Senarrarekin batera aurre egin beharko dio berme hori.

Balear Uharteetako Auzitegiak bihar jakinaraziko du Cristina infanta auzitara eramango duen ala ez. Auzitegiak Cristina Borboikoaren inputazioa artxibatzen badu ere, lekuko gisa deklaratu beharko du Noos auziko epaiketan; izan ere, Ustelkeriaren Kontrako Fiskaltzak lekukoen zerrendan gehitu du Cristina Borboikoa beste hamar lagunekin batera.

Pedro Horrach fiskalak iradoki du, Cristina infantaren aldetik ez dagoela kriminalitate zantzurik diru publikoaren desbideratze horretan. Dena den, haren senarrak Aizoon sozietatearen bitartez egindako iruzur horretatik probetxua atera zuela uste du fiskalak.

500.000 euroko bermea eskatzeko, Horrach fiskalak Kode Zibileko 122. artikuluan bilatu du babesa. Horren arabera, ikertutako ekintzen erantzule jotzen ez badute ere, delitu batetik probetxua atera duen pertsona orok bere parte-hartzearen araberako kalte horren ordaina eman beharko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñaki Urdangarin