Gizartea -

Erasoak Igorren eta Gasteizen

Erasoak Kutxaren gaurko batzarrarekin lotu ditu Jaurlaritzak

Kutxak egingo duen bilerarekin "desadostasuna adierazteko" modua izan litezkeela adierazi du Segurtasun sailburuak.

Beltran de Herediak erasoak eta Kutxaren batzarra erlazionatu ditu

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutxak gaur arratsaldean egingo duen Batzar Nagusiarekin lotu ditu Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak Igorren eta Gasteizen goizaldean izan diren erasoak.

Etxean egindako lehergailuz eraso diete goizaldean Kutxabankek Igorren eta Gasteizen dituen bi sukurtsali. Arabako hiriburukoak ez du eztanda egin, baina Igorrekoak kalte ugari eragin ditu bulegoaren ate eta leihoetan, Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Radio Euskadin, Beltran de Heredia sailburuak esan du Ertzaintzak dagoeneko ikerketa abiatu duela eta eraso horiek “Kutxak arratsalde honetan egingo duen Batzar Nagusiarekin” zerikusia izan dezaketela.

“Bilera horren aurrean desadostasuna erakusteko modua dela ematen du”, adierazi du Beltran de Herediak.

Hala ere, azken asteetan izandako erasoak ikertzen jarraitzen dutela ohartarazi du sailburuak. Eraso horiek "kale borroka" izatea ez du baztertu sailburuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea