Gizartea -

Bigarren frogen ostean

Teresa Romero ez dago ebolak kutsatuta

Nahiz eta infekzioa kontrolpean izan, “kontu handia” izan behar dutela azaldu du Jose Ramon Arribasek; izan ere, Teresa Romero gaixotasuna “kutsatu aurreko egoeran” ez dago.

Teresa Romerok ebola gainditu du

0:49

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Teresa Romero erizain laguntzaileak gainditu du dagoeneko ebola gaixotasuna, egindako bigarren frogetan emaitza negatiboa izan eta gero, Osasun arloko iturriek zabaldu dutenez.

Jose Ramon Arribas Madrilgo Carlos III.a Ospitaleko medikuak emandako prentsaurreko batean esan duenez, “MOEaren irizpideen arabera osatuta dago”.

Egun batzuk beharko ditu erabat osatzeko, nahiz eta infekzioa gainditu duen”, gaineratu du Arribasek.

“Gaurko proba negatiboa aurretik egindako biei gehitu behar zaizkie”, hori dela eta, osatutzat jo dute Romero.

Marta Arsuaga, Marta Mora eta Fernando de la Calle La Paz-Carlos III ospitaleko Medikuntza Tropikaleko Unitatearen medikuek eta Arribasek berak agerraldia egin dute Teresa Romeroren egoeraren berri emateko.

"Kontu handia"

Nahiz eta infekzioa kontrolpean izan, “kontu handia” izan behar dutela azaldu du Arribasek; izan ere, Teresa Romero gaixotasuna “kutsatu aurreko egoeran” ez dago. Gainera, ebola bezalako infekzio larri batek kalteak eragiten ditu eta gaixoak sendatzeko “denbora” behar du.

Hala ere, ebolaz kutsatutako paziente bat erabat sendatu daitekeela argitu du medikuak, hau da, eritasunak ez du zertan ondoriorik utzi behar.

"Sendotasun fisiko eta mental ikaragarria"

Romerok gaixotasuna gainditzeko “sendotasun fisko eta mental ikaragarria” demostratu duela erantsi du Arribasek.

Bestalde, birusak hilkortasun tasa handia duela azaldu du Morak, batez ere Afrikako pazienteetan. Hala ere, Romerok osatzea lortu du eta horregatik pozik daudela gaineratu du Morak.

Teresa nola kutsatu zen inguruko informazioa ematerik ez dutela adierazi dute medikuek.

Pazientearentzat zein osasun-langileentzat “egun gogorrak” izan direla nabarmendu du Arsuagak. Romeroren bilakaerarekin “oso pozik” daudela ziurtatu du Morak.

Segurtasun eza gezurtatu du

Teresa Romero artatzen ari den mediku taldearen arabera, ebolari aurre egiteko hasieratik erabili dituzten babes neurriak Nazioarteko Osasun Erakundeak aholkatutakoaren "gainetik" zeuden, eta inolako momentuan ez dute segurtasun gabeziarik sentitu.

Birusarekin ez kutsatzeko jantziak protokoloek agintzen dutena baino seguruagoak direla azpimarratu du. Horren harira, jantzia "deserosoa" eta kentzeko "zaila" bada ere, "segurtasun gabezia sentsaziorik" ez duela ematen esan du.

Hori horrela, erizainek egin duten salaketa gezurtatu dute. Izan ere, Erizainen Kontseilu Nagusiak salatu berri du ezarritako protokoloak, trebakuntza eta entrenamendua ez direla nahikoa izan eta legeak urratu dituztela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ebola gaitza