Gizartea -

Polemika

AEBk Espainiako baseak erabiliko ditu ebolaren aurkako borrokan

AEBko hegazkinek geldialdia egin ahalko dute Rota eta Moron de la Frontera udalerrietako base militarretan. Defentsa ministroak atzo eman zizkion protokoloaren xehetasunak Andaluziako Gobernuari.

Pedro Morenes Defentsa ministroa Chuck Hagel Pentagoko buruarekin bildu zen protokoloa zehazteko.
Pedro Morenes eta Chuck Hagel.
Pedro Morenes Defentsa ministroa Chuck Hagel Pentagoko buruarekin bildu zen protokoloa zehazteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ebolaz jotako Afrikako herrialdeetatik datozen AEBko hegazkinek geldialdia egin ahalko dute Rota eta Moron de la Frontera udalerrietako base militarretan, Espainiako eta AEBko gobernuek hitzartutakoaren arabera.

Akordioak hautsak harrotu ditu, eta eskualdeko herritarren eta agintarien kezka piztu du. Izan ere, izenpetutakoaren arabera, AEBk "berrogeialdia" igarotzeko erabil ditzakete Andaluziako bi base hauek. Andaluziako Gobernuak (PSOE), Rotako Udalak (PP) eta Andaluziako bi base militar hauetako langileek salatu dutenez, hedabideen bitartez izan dute akordioaren berri.

Salaketen ondotik etorri dira orain Defentsa Ministerioaren azalpenak. Ministerio honetako iturriek jakinarazi dutenez, Pedro Morenes Defentsako buruak Susana Diaz Andaluziako presidenteari telefonoz deitu zion atzo, akordioaren nondik norakoak argitzeko. Bertan jarraituko den protokoloaren berri eman zion Morenesek Diazi, Defentsako iturrien arabera.

Azalpenok gorabehera, 'gardentasun falta' salatu du gobernu sozialistak azken egunotan. Izan ere, polemikari beste hari-mutur bat atera zaio: AEBko Osasun Departamentuak Jerez de la Fronterako ospitalea bisitatzeko eskaera egin zion erietxeko zuzendariari, ebola kasuak artatzeko duten protokoloa ezagutzeko asmoz. Eskaria Andaluziako Gobernuarekin aurrez hitz egin barik egin zuen AEBk, Espainiako Exekutiboaren baimena zuela argudiatuta.

Andaluziako Gobernuaren iritziz, "onartezina" da AEBk erietxeari eskaera egitea, Andaluziako Osasun Sailari baitagokio baimena ematea.

Eragindako harrabotsa ikusita, argibideak eman ditu AEBk Espainian duen Enbaxadak, eta bisita "ohiko bidaia" baten baitan dagoela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Ebola berriak