Gizartea -

Madril, Carlos III

Teresa Romeroren egoera gero eta hobeagoa da

Bestalde, Liberiatik etorri berria zen San Joan Jainkoarenaren Anaiak ordenako misiolari espainiarrari sendagiria eman zioten atzo.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Teresa Romero erizain laguntzaileak hobera egiten jarraitzen du Madrilgo Carlos III.a Ospitalean, ebola birusaren krisia kudeatzeko Batzorde Bereziak zabaldu duenez. Izan ere, medikuek egin berri dizkioten probek negatibo ematea eta birusaren arrastorik ez aurkitzea espero dute.

Batzordeak gaur, igandea, plazaratutako txostenaren arabera, Romeroren egoera gero eta hobeagoa da. Halere, ez du egin berri dizkioten frogen inguruan azalpenik eman.

Harekin harremana izateagatik ospitaleratutako 15 lagunek, berriz, sintomarik azaleratu gabe jarraitzen dute.

Bestalde, Liberiatik etorri berria zen San Joan Jainkoarenaren Anaiak ordenako misiolari espainiarrari sendagiria eman zioten atzo, ebolaren birusaren krisia kudeatzeko batzorde bereziak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Misiolaria haren ordenako ospitale batean egon zen Monrovian (Liberian), abuztuan itxi egin zena, eta ostegunean Madrilgo Carlos III.an ospitaleratu zuten ebolaz kutsatuta egon zitekeelakoan.

'Marea zuriak' Ana Matoren eta Javier Rodriguezen dimisioak eskatu ditu

Milaka lagunek parte hartu dute igande honetan Madrilen egin den "Marea zurian", eta Ana Mato Espainiako Osasun ministroaren eta Javier Rodriguez Madrilgo Erkidegoko Osasun kontseilariaren dimisioa eskatu dute, Espainian izandako lehen ebola kasuan egindako kudeaketarengatik.

Marea blanca ebola EFE

"Marea Zuria"k deituta manifestazioa egin dute Madrilen, hilero hirugarren igandean egiten duten bezala. Gaurkoan gainera Teresa Romero ebolaz kutsatutako erizain laguntzaileari babesa eskaini diote.

"Osasun agintariek profesionalak errespetatzea eskatzen dugu. Guztiok Teresarekin bat egiten dugu" lelopean egin dute manifestazioa eta manifestarien artean zegoen Teresa Romeroren anaia.

Elvira Gonzalez Santos Madrilgo Erizaintzako teknikoen SAE sindikatuko idazkariak erantzukizunak eskatu dizkie Mato ministroari eta Rodriguez Osasun kontseilariari, izan ere, haren iritziz, Ana Matok ez du ebolaren gaia kudeatu eta Javier Rodriguezek Teresa Romeroz esandakoak zuzendu arte denbora asko pasatu zen. .

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ebola bideoak