Gizartea -

Ebola

Teresa Romerok hobera egin du apur bat, eta egonkor jarraitzen du

Bestalde, Carlos III.a Osasun Institutuko zuzendariak esan du "agerraldia erabat kontrolpean" dutela osasun agintariek.

Ebolaren jarraipenerako osasun batzordeko kideak. Argazkia: EiTB
Ebolaren jarraipenerako osasun batzordeko kideak.
Teresa Romerok hobera egin du apur bat

1:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Andreu ebolaren jarraipenerako zientzialarien batzordeko kide eta Carlos III.a Osasun Institutuko zuzendariak esan du Teresa Romero ebolarekin kutsatutako erizain laguntzailearen egoerak larria izaten jarraitzen duela, baina egonkor dagoela, eta artatzen ari diren medikuek hobekuntza txikia atzeman dutela bere egoeran. Hala ere, gaixoaren osasun egoeraren inguruan ez du xehetasun askorik eman nahi izan, Romerok berak hala eskatu duelako.

Batzordearen gaurko bileraren ondoren emandako prentsaurrekoan azaldu duenez, "zuhurtziaz" jokatu behar bada ere, egoerak "esperantza ematen dio ospitaleko lantaldeari".

"Mezu garrantzitsuena hau da: larri jarraitzen badu ere, egonkor dagoela, eta hobekuntza txiki horrek lanean jarraitzeko irmotasuna eman behar digu", adierazi du medikuak, hobekuntza zerk eragin duen zehaztu gabe.

Horren harira, Andreuk azpimarratu du "igarotako egun bakoitza irabazitako egun bat gehiago" dela, eta gauza bera gertatzen dela zaintzapean dauden gainerako 15 pertsonekin ere. Izan ere, "ez dute inolako sintomarik", beraz, "egoera horretan jarraitzen badute", urriaren 27tik aurrera senda-agiria jaso ahal izango dute.

"Mundu mailan, agerraldia erabat kontrolpean dute osasun agintariek", adierazi du Andreuk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ebola albisteak