Gizartea -

Ebola Europan

Ebolaz kutsatutako bidaiariak atzemateko kontrolak abian, Heathrown

Sierra Leona, Liberia eta Ginea Konakrytik datozen bidaiariei gorputzeko tenperatura neurtu eta euren osasunari buruzko galdera-sorta egiten diete.

Heathrow hasi dira dagoeneko bidaiari kontrolak egiten. EFE
Kontrolak aireportuetan.
Heathrow hasi dira dagoeneko bidaiari kontrolak egiten. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Heathrow Londreseko aireportuan gaur hasi dira Afrikako herrialdeetatik datozen bidaiariak ebolaz kutsatuta ote dauden atzemateko kontrolak egiten.

Aireportuko bozeramaileak baieztatu duenez, "gaur hasi dira Ingalaterrako Osasun Publikoko langileak (ingelesez, Public Health England (PHE) kontrolak egiten".

Neurriok astelehenean iragarri zituen Jeremy Hunt Osasun ministroak, joan den astean beharrezkoa ez zirela nabarmendu bazuen ere.

Hala, Sierra Leona, Liberia eta Ginea Konakrytik datozen bidaiariei gorputzeko tenperatura neurtzen diete. Horrez gain, euren osasun egoerari buruzko galdera-sorta egiten diete, besteak beste, non izan diren eta ebolak jotako gaixoekin egon ote diren erantzun behar dute.

Sintomarik ez duten bidaiariei telefono zenbaki bat ematen diete, gaixotasunaren inkubazio garaian (21 egun) ondoezik sentitzen badira osasun zerbitzuekin kontaktuan egoteko.

Heathrowko aireportuan hasi dira kontrolak egiten, baina aste bukaerarako Gatwickeko aireportuan eta Eurostar geltokietan ere egingo dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erresuma Batua albisteak Ebola