Gizartea -

Abiadura Handiko Trena

Aburtok ukatu egin du AHTko lanetan segurtasunaz arduratzen ez direla

EH Bilduk gogoratu duenez, zazpi langile hil dira dagoeneko, eta "lan-istripu asko gertatu dira", baita ikuskariek obrak aztertu ondoren ere.

Juan Mari Aburto Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiken sailburua. Argazkia: EiTB
Juan Mari Aburto Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiken sailburua.
Juan Mari Aburto Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiken sailburua. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Mari Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken sailburuak ukatu egin du Osalanek eta Lan Ikuskaritzak "beste alde batera begiratzea" Abiadura Handiko Trena (AHT) eraikitzeko lanetan.

Aburtok agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean EH Bilduk eskatuta. Izan ere, koalizio abertzaleak esan du Lan Ikuskaritzak "erabateko utzikeriaz" jokatzen duela AHTaren lanetan, "irizpide politiko jakin batzuk" betetzen dituelako.

Salaketa horren aurrean, sailburuak gogoeta egiteko eskatu dio EH Bilduri, "oso larria" delako, eta Lan Ikuskaritzak eta Osalanek ez lan horietan ez beste inon "ez dute beste aldera begiratzen", azpimarratu du.

Arri Zulaikak (EH Bildu) gogora ekarri duenez, zazpi langile hil dira dagoeneko, eta "lan-istripu asko gertatu dira", baita ikuskatzaileek azterketak egin ondoren ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea