Gizartea -

Ebola

Ministerioak ebolaren protokoloa indartuko du langileak babesteko

Ebolarekin kutsatutako gaixoekin harreman zuzena duten osasun alorreko langileei arriskutsu maila ezarriko diete, eta jarraipen aktiboagoa egingo zaie.

Ebola zuen misioilariaren trasladoa. Argazkia: EiTB
Ebola zuen misioilariaren trasladoa.
Ana Mato prest egongo litzateke protokoloak goitik behera aldatzeko

0:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Osasun Ministerioak ebolaren protokoloa indartuko du osasun alorreko langileak babesteko asmoz. Hori horrela, Ebolarekin kutsatutako gaixoekin harreman zuzena duten osasun alorreko langileei arriskutsu maila ezarriko diete, eta jarraipen aktiboagoa egingo zaie.

Horixe adierazi omen die gaur arratsaldean Ana Mato ministroak Diputatuen Kongresuko Osasun alorreko diputatuei, bilera pribatu batean.

Batzarraren ostean, Ministerioak jakinarazi du protokoloak "indartzeko" lanean ari direla, "Europak emandako aholkuetatik harago" joateko.

Kutsatutako gaixoekin harreman zuzenean egon diren langileak, arriskutsu mailan egon arren, ez dituzte zuzenean isolatuko, eta jarraipen handiagoa eta aktiboa egingo diete, Ruben Moreno Osasun Batzordeko PPren bozeramaileak azaldu duenez.

Teresa Romero ebolarekin kutsatutako erizain laguntzailearen kasuaz galdetuta, diputatuak esan du lehentasuna bere osasun egoera hobetzea dela, eta dagoeneko berekin egon ziren pertsonaren jarraipena egiten ari direla.

Protokoloaren aldaketa, bihar Osasunaren Lurraldearteko Kontseiluan jorratuko dutena, Europar Batasunari ere aurkeztuko diote.

Ministroaren proposamena begi onez hartu omen dute parlamentariek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ebola bideoak