Gizartea -

Ebola

Euskadik 'indartu' egingo du osasun langileen prestakuntza

Jon Darpon sailburuaren esanetan, EAEko osasun sistemak "hobeto" funtzionatu duelako da Euskadi ebola kasu susmagarri gehien izan dituen erkidegoa.

Jon Darpón: 'Ez da arrisku egoerarik egon EAEn'

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak "indartu" egingo du osasun langileen prestakuntza, Madrilen jazotako ebola transmisio kasuaren ondorioz, langileok "segurtasuna eta konfiantza" izan ditzaten.

Jon Darpon sailburuak egin du iragarpena, "Boulevard" Radio Euskadiko saioan egindako elkarrizketa batean.

Horren esanetan, EAEko osasun sistemak "hobeto" funtzionatu duelako da Euskadi ebola kasu susmagarri gehien izan dituen erkidegoa. Gainera, kasuotan ez dela "inolako arriskurik" izan gaineratu du.

Bestalde, ebolaz kutsatu zen Madrilgo erizaina ez dela transmisioaren "erruduna" nabarmendu du, nahiz eta aurpegia eskularruekin ukitu izana.

"Osasun langileak gauzak ondo egiten saiatzen dira, baina arriskuak dituzte; nahikoa du [erizainak] ebola izatearekin", esan du. Darponen ustez, emakumezkoari ez zaio galderarik egin behar osatu arte.

Osasun sailburuak protokoloak "seguruak" direla azpimarratu du, baina ebola "Espainian berria" dela gogorarazi du, eta, horrenbestez, prozedurak "moldatu" egin beharko dituzte "adituek gauza berriak jakin egin ahala".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ebola gaitza