Gizartea -

Erabakitzeko eskubidea

Gure Esku Dago ekimenak bere helburua lortzeko hiru fase zehaztu ditu

Azaroaren 8an, Kataluniako galdeketaren bezperan, mosaiko erraldoia osatuko du Donostiako Zurriola hondartzan.

Gure Esku Dago ekimenaren batzarra. Argazkia: EiTB
Gure Esku Dago ekimenaren batzarra. Argazkia: EiTB
Gure esku dago dinamikak mosaiko erraldoia egin nahi du Donostia

0:53

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gure Esku Dago ekimenak erabakitzeko eskubidea gauzatzeko bidean hiru fase zehaztu ditu.

Lehenengo fasea aldarrikapenak ehuntzean datza, besteak beste, konplizitate berriak sortzea erabakitzeko eskubidea topagune izanda. Bigarren fasean edukia landuko da, hots, galderak eta datak adostuko dira. Eta hirugarren eta azken fasean erabakitzeko eskubidea gauzatzea izango da.

Ekimenak bere lehen batzar orokorra ospatu du gaur Gasteizen, eta bertan 175 herri ordezkarik parte hartu dute.

Bertan 20 ebazpen bozkatu dituzte eta denak aurrera atera dira, bat izan ezik.

Gure Esku Dagok kaleratutako oharraren arabera, "dinamika erabakitzeko eskubideaz mintzo denean, estatus politikoaren inguruko erabakitzeko eskubidea izango du ardatz". "Erabakitzeko eskubidearen oinarria demokratikoa da soil-soilik, norberak izan dezakeen nazio edo identitate sentimendutik harago", gaineratu du.

Bestalde, batzarrean beste zenbait gai jorratu dira, antolaketa eta finantzazioa esaterako. Antolaketari dagokionez, herriak izango dira aurrerantzean ere dinamikaren oinarri, baina hileroko herrialde mailako gune bat sortuko da eta nazio mailako erakundetzearen inguruko eztabaida zabalduko da.

Hurrengo hitzorduak

Aurrera begira, azaroaren 8an, Kataluniako galdeketaren bezperan, mosaiko erraldoia osatuko da Donostiako Zurriola hondartzan.

Ekainaren 20an egingo da urteko ekitaldi nagusia, eta herrialdekako ekimen erraldoiak egingo dira.

Azkenik, datorren urteko irailerako iragartzen dute hurrengo batzar orokorra.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko giza-katea Zinemaldian

Zinemaldia, Gure Esku Dago, aktoreak, EFE

Argazkia: EFE

Ehunka lagunek parte hartu dute, Gure Esku Dagok deituta, erabakitzeko eskubidearen alde Donostiako Kursaal jauregiaren atarian egin den giza-katean. Bertan izan dira zinema munduko aktoreak eta zuzendariak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gure Esku gaur