Gizartea -

Abortua Nafarroan

Mediku kontzientzia eragozleen zerrenda babestu du Konstituzionalak

Abortuaren mediku kontzientzia eragozleen zerrenda sortu zuen Nafarroako legearen aurka helegitea aurkeztu zuen PPk, baina Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abortuaren mediku kontzientzia eragozleen zerrenda sortu zuen Nafarroako legearen aurka helegitea aurkeztu zuen PPk, baina Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du. Horrela, medikuak zerrenda horretan sartzearekin oinarrizko eskubiderik urratzen ez dutela uste du Konstituzionalak.

Epaia gehiengo zabalarekin onartu dute aste honetan, Auzitegi Konstituzionalean, baina Andres Ollero magistratu kontserbadoreak boto partikularra eman du.

Iturri juridikoek sententziaren berri eman dute. Hala ere, aldeek esku artean izan arte epaiaren argudioak ez dituzte jakitera emango.

Foru legea

Nafarroako Parlamentuak foru legea onartu zuen 2010eko urrian. Horrela, abortuaren mediku kontzientzia eragozleen zerrenda sortu zuen. NaBaik eta Ezkerrak PSNren ekimenari babesa eman zioten. UPNk eta CDNk kontrako botoa eman zuten.

Zerrenda emakumeentzako osasun zerbitzua eta kalitatea bermatzeko onartu zutela argudiatu zuten ekimenaren bultzatzaileek.

Bultzatzaileen ahotan, osasun baliabideen antolaketa erraztu nahi dio arauak Gobernuari, eta baita profesionalen kontzientzia-eragozpen eskubidea onartu ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortuari Buruzko Albisteak Nafarroa