Gizartea -
Haur-pobrezia
Nafarroako haurrak, pobrezia arriskutik urrunen daudenak Estatuan
Nafarroaren (% 15,9) atzetik, hirugarren postuan, EAE dago (%20,7).
Erredakzioa
Nafarroako haurrak dira pobrezia arriskutik urrunen daudenak Espainiako Estatuan, % 15,9ko portzentajearekin, Madrilen (% 20,2) eta EAEren (% 20,7) aurretik.
Educo Gobernuz Kanpoko Erakundeak egin berri duen txostenaren arabera, Murtziako, Andaluziako eta Kanarietako haurrak dira pobrezia arrisku handienean daudenak, eta egoera areagotu egiten da, ia % 50, seme-alaba bat baino gehiago dituzten gurasoen kasuan.
Alemanian eta Irlandan, besteak beste, Estatuak familia guzti guztiei laguntzen badie ere, Espainiako Estatuan hamarretik batek soilik jasotzen ditu laguntzak, eta 2,5 milioi haur daude pobrezia arriskuan.
Murtzia (% 42), Andaluzia (% 40) eta Kanariak dira pobrezia arrisku maila altuenak dituztenak.
Estatu guztia kontuan hartuta, haurren % 29,9 dago pobrezia arriskuan.