Gizartea -

Madril

Atzerritik ekarritako sendagaia hartuko du Pajaresek, ebolaren aurka

AEBn bi gaixok hartu dute dagoeneko, historian lehenengoz; Osasun Ministerioak onartu du Pajaresek sendagaia hartzea, haren medikuak eskatuta.

Sendagaia Karlos III.a Ospitalean da jada, Madrilen. Irudia: Efe
Sendagaia Karlos III.a Ospitalean da jada, Madrilen. Irudia: Efe
Ebola birusa borrokatzeko botika esperimental berria Madrilen da

1:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Pajares, ebolak jota Madrilgo Carlos III erietxean dagoen apaiza, ZMapp sendagaia hartzen hasiko da. AEBn erabiltzen duten sendagaia da, ebola gaitzaren kontrakoa. Espainiako Osasun Ministerioak baimendu du, asteon, botika espainiaratzea, eta atzo iritsi zen.

Ospitaletik zabaldu duten informazioaren arabera, Pajares eta Juliana Bonoha Bohe moja "egonkor" daude. Atzo bertan, Chantal Pascaline, Pajaresen lankidea Liberian, hil zen, ebolak jota.

Sendagaien eta Osasun Produktuen Agentzia Espainiarrak (Osasun, Zerbitzu Sozialen eta Berdintasun Ministerioak finantzatzen du) baimendu du sendagaia Espainian sartzea. AEBn bi gaixok hartu dute, historian lehenengoz, eta ikerketaren lehenengo faseetan dago oraindik.

Gainera, Ministerioak azaldu duenez, hiltzeko arriskua duten eta sendagairik hartzeko aukera ez duten gaixoek hartu ditzakete baimendu gabeko sendagaiak, egungo legediaren arabera.

Eri dagoen pertsonak informazioa jaso duenean, prozesua gaixoaren medikuak abiarazi behar du, ospitalearen bidez, eta ospitale horren Zuzendaritzaren oniritzia jaso eta gero. Halaber, sendagaia garatzen ari den laborategiak ere baiezkoa eman behar du, eta ondoren ekarri ahal da atzerritik.

Kasu honetan, sendagaia Genevatik ekarri dute, sendagaia egin duen laborategiaren, Munduko Osasun Erakundearen eta Mugarik Gabeko Medikuen arteko akordio bat indarrean baitago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ebola berriak