Gizartea -

Adierazpenak

Rajoy: 'Zentzuzkoa da Gobernuak erlijiosoen buelta ordaintzea'

Herriratzean parte hartu dutenen lana eskertu nahi izan du; gainera, azpimarratu du orain "ezinezkoa" dela autonomia-finantzaketa berritzea.

Mariano Rajoy. Argazkia: EFE.
Mariano Rajoy. Argazkia: EFE.
Mariano Rajoy. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuaren presidentearen esanetan, "erabat zentzuzkoa da" Gobernuak ordaintzea Miguel Pajares elizgizonaren eta Juliana Bonoha erlijiosoaren herriratzea ordaintzea. Monroviatik (Liberia) heldu dira; Pajares ebola birusak kutsatuta dago.

Erregearekin Mariventeko Jauregian bildu ostean, Rajoyk erlijiosoen itzulera nork oradindu behar duenaren eztabaidarekin amaitu nahi izan du. "Ez dakit polemika hau nondik irten den", esan du.

"Noski, Espainiako Gobernuak ordainduko du, zentzuzkoa da", nabarmendu du Rajoyk. Halaber, erlijiosoen itzuleran parte hartu dutenen lana eskertu nahi izan du.

Erkidegoen finantziazioa orain erreformatzea, "ezinezkoa"

Bestalde, ekonomia suspertu eta diru-bilketa areagotu arte erkidegoen finantziazio eredua aldatzea "ezinezkoa" dela adierazi du gaur Exekutiboko buruzagiak.

Gaur egungo ereduak "zailtasunak" dituela eta gustukoa ez duela onartu du. Horregatik, aurkako botoa eman zuen PPk. Bi urtetan diru-sarrerek 70.000 milioi euro behera egin dutela argudiatu du Rajoyk. Testuinguru honetan eredua orain aldatzea "ezinezkoa" da eta Gobernua erkidegoen "arazo konkretuak" konpontzeko lanean ari da, presidentearen hitzetan.

Horrela, Erkidegoen Likideziarako Funtsaren laguntzak jaso zituzten erkidegoek diru-laguntzak itzultzeko epea luzatzea eta baldintzak hobetzea erabaki zuten Zerga eta Finantza Politikaren azken Kontseiluan. Helburua laguntza jaso zuten erkidegoen egoera "leuntzea" da.

Rajoyk azpimarratu duenez, Gobernuaren erronka nagusia susperraldi ekonomikoa lortzea da; izan ere, horrek diru-bilketari lagunduko dio eta baita erkidego guztiei ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia albisteak