Gizartea -
Ebola izurritea Afrikan
San Joan Jainkoaren Ordena, espainiaratzea ordaintzeko prest
Ebola duen eta Liberiatik espainiaratu duten elizgizon espainiarraren ordena operazioa ordaintzeko prest azaldu da.
Erredakzioa
San Joan Jainkoaren Ospitale Ordena Miguel Pajares elizgizonaren espainiaratzea ordaintzeko prest agertu da, Jose Maria Viadero zuzendariak azaldu duenez.
Atzo espainiaratu zuten Pajares, Liberiatik, ebolaz kutsatu eta gero. Horrekin batera Juliana Bonoha Bohe moja ere atera zuten Afrikako herrialde horretatik.
Prentsaurrekoan, operazioa ordaintzeko eskakizunik jaso ez duela argitu du Viaderok, baina hala ere ordaintzeko prest azaldu da, kasu hau "ezohikoa" bada ere.
Bestalde, pozik agertu da, Pajares eta Bohe tratamendu "ona" jasotzen ari direlako.
Halaber, horien egoeraren berri emango ez dutela aurreratu du, elizgizonak eta mojak eurek pribatutasuna nahi dutelako.