Gizartea -

Belgikan desagertua

Deustuko Unibertsitateak Egiluzi buruzko web orrialde bat sortu du

Orrialde honen helburua Hodeiren kasuaren informazio eta nazioarteko hedapenaren zentro izatea da, Deustuko Unibertsitateko ingeniari informatikoaren bilaketan laguntza amaitu ez dadin.

Hodei Egiluz. EiTB
Hodei Egiluz
Hodei Egiluzen webgunea aurkeztu du Deustuko Unibertsitateak

1:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Deustuko Unibertsitateak Hodei Egiluzen kasuari buruzko web orrialde bat (www.hodei-missing.com) aurkeztu du gaur Bilbon. 2013ko urriaren 19an Amberesen desagertu zen Galdakaoko gaztearen familiak parte hartu du hori sortzen.

Pablo Egiluz Hodeiren aitak azaldu duenez, webguneak lekuko berriak aurkitzeko balio dezake, bereziki, duela gutxi Hodei Egiluzekin hitz egin zutela onartu zuten lekuko berriak agertu ondoren.

Hodei Egiluzen bilaketa Belgikatik haratago zabaldu behar da, Pablo Egiluzen arabera. Helburu hori lortzeko sortu dute webgunea, izan ere, Amberesetik kanpo haren semearen kasua ez da ezaguna.

Gazte galdakaoztarra bilatzeko lanei eta ikerketari eustearen garrantzia azpimarratu du haren aitak. Azaldu duenez, Hodei Egiluz desagertu eta bost hilabetera lekuko berriak agertu izana senideen eta lagunen "burugogorkeriari" esker izan da.

Orrialde honen helburua Hodeiren kasuaren informazio eta nazioarteko hedapenaren zentro izatea da, Deustuko Unibertsitateko ingeniari informatikoaren bilaketan laguntza amaitu ez dadin.

hodei-missing.com webguneak kasuari buruzko informazioa, Hodei Egiluzen bi kartel (jaisteko aukera dago), eta kasuari buruzko informazioa emateko telefono zenbakiak biltzen ditu.

Egiluz 2013ko apirilean joan zen Amberesera, Createlli enpresan praktika profesionalak egiteko. Urte bereko ekainean lan kontratu bat eskaini zioten.

Haren nondik norakoa urriaren 19an galdu zen, lagunekin atera eta etxera itzultzeko agur esan eta gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea