Gizartea -
Frankismoko biktimak
Biktimek deklaratzeko 'beldurra' dutela dio Servini epaileak
Sevillan bi laguni hartu die aitorpena dagoeneko, eta hirugarren bati hartuko dio ostiral honetan. Larunbatean Malagako hilerrira joango da, frankismo garaiko hobi komun handienetakoa baitago bertan.
Erredakzioa
Maria Servini epaile argentinarrak dio biktimek deklaratzeko ''beldurra'' eta ''izua'' dutela. Frankismo garaiko krimenak ikertzen ari da Servini, eta Sevillan da orain, Buenos Airesera bidaia egiterik izan ez duten biktimen testigantzak jasotzeko. Servinik azaldu duenez, ''lana zaila eta gogorra'' ari da izaten, beldurren horren ondorioz.
''Batzuetan, gertakariak, egoerak edo pertsonen izenak isildu nahi dituzte, larriegiak iruditzen zaizkielako. Kostatu egiten zaigu, oso gogorra delakoa eta asko hunkitu egiten direlako; negar egiten dute. Gazteak dira, eta aiton-amonak ezagutu gabe ere negar egiten dute'', azaldu du epaileak.
Sevilla probintzian bi pestsonari hartu die aitorpena epaileak, eta ostiral honetan hirugarren batekin elkartuko da.
Larunbatean Malagako hilerrian izango da Servini, bertan baitago frankismo garaiko hobi komun handienetako bat.