Gizartea -

Abortua

Abortuaren erreformaren kontrako protesta Gallardonen ekitaldi batean

''Hitz batek oihua baino gehiago balio du'', esan du ondoren ministroak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''Hitz batek oihua baino gehiago balio du'', esan du ostegun honetan Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak,  abortuaren legearen erreformaren kontrako protesta baten ondoren.

Gabriel Garcia Marquez omentzeko jardunaldi batean hartu du parte ministroak, eta 15 emakumez osatutako talde batek ekitaldia eten du, ''abortu libre eta doakoa'' oihukatuta.

Aretotik irtenarazi dituzte, baina kanpoan jarraitu dute  protestarekin. Bertan 150 bat lagun bildu dira, ''abortatzen genuen, abortatzen dugu eta abortatutako dugu; gurea da erabakia'' lelopean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea