Gizartea -

Osasuna

Arartekoak osoko arreta eskatu du fibromialgia gaixoentzat

Gaixotasuna pairatzen dutenen egoera "oso kezkarria" dela esan du Lamarcak, eta, ondorioz, "arretarik onena emateko erabakiak lehenbailehen hartzea" eskatu du.

Iñigo Lamarca Arartekoa. Argazkia: Efe.
Iñigo Lamarca Arartekoa. Argazkia: Efe.
Iñigo Lamarca Arartekoa. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fibromialgia eta neke kronikoa duten gaixoei "osasun eta gizarte alorretan osoko arreta ematea" eskatu die erakundeei Iñigo Lamarca arartekoak.

Fibromialgiaren eta Neke Kronikoaren Nazioarteko Egunaren harian egindako adierazpen baten bidez, Arartekoak beste gaixotasun batzuk ere aipatu ditu; elektrohipersentsibilitatea eta sentsibilitate kimiko anizkoitza, adibidez.

Fibromialgiaren eta neke kronikoaren kasuan Lamarcak "zenbait aurrerapen" antzeman dituen arren, beste bi gaixotasunei dagokienez "bide luzea" geratzen dela uste du, "hobekuntza oso gutxi" izan direlako.

Gaixotasun horiek pairatzen dituztenen "egoera soziala", Lamarcaren iritzian, "oso kezkagarria" da, eta "ahalik eta arreta onena emateko erabakiak lehenbailehen hartzea" eskatu du.

Arabako Foru Aldundiak ere oharra atera du Fibromialgariaren eta Neke Kronikoaren Nazioarteko Egunaren harian. Bertan, gaixotasunak ikertzeko eta osasun arreta hobetzeko deia egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea