Gizartea -
Zentral nuklearra
EAJk, Bilduk eta PSEk Garoña berriz ez irekitzeko eskatuko dute
Legez besteko proposamenean, alderdiek Bizkaiko Batzar Nagusiek zentrala berriz ez irekitzeko eta "behin betiko desegiteko" jarrera berrestea eskatzen dute.
Erredakzioa
EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk Garoñako zentral nuklearra berriz ez irekitzea eskatuko du astelehen honetan, Bizkaiko Batzar Nagusietan. Izan ere, Nuclenorrek, zentralaren jabeak, 2013an itxi zuen arren, berriz irekitzeko lizentzia eska lezake.
Proposamen horrez gain, Gernikako Batzar Nagusiek Espainiako Gobernuak urtarrilean BEZari buruz adostutako neurriak onetsiko dituzte astelehen honetan ere.
EAJren, EH Bilduren eta PSE-EE legez besteko proposamenean, alderdiek Bizkaiko Batzar Nagusiek zentrala berriz ez irekitzeko eta "behin betiko desegiteko" jarrera berrestea eskatzen dute.
Horrela, Mariano Rajoy presidenteari eta Industria, Energia eta Turismo Ministroari "zentrala berriz ere martxan jartzeko araudirik inola ere ez onartzea" eskatzeko proposatuko dute.
Joan den otsailaren 21ean, Espainiako Gobernuak onartu zuen dekretu baten arabera, Garoñako (Burgos) zentral nuklearra berriro martxan jarri ahal da, operadoreak (Nuclenor) hala nahi izanez gero.