Gizartea -

Marta del Castillo kasua

Topatutako hezurrak ez dira Marta del Castillorenak

Batzorde judizialak eta auzitegiko medikuek Camaseko hondakindegia utzi badute ere, indusketa lanek aurrera egingo dute.

Aurkitutako gorpuzkiak ez dira Marta del Castillorenak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiak informatu duenez, asteartean Sevilla eta Camas artean topatutako hezurrak "ez dira" Marta del Castillo Casanueva gaztearenak, "hara joan diren auzitegiko medikuek esan dutenez, topatutako hezurrak zaharrak dira desagertutako gaztearenak izateko".

Auzitegi-medikuei, hasiera batean egindako analisi baten ostean, baieztatu egin zuten hezurrak gizaki batenak direla, hori dela eta, Institutu Anatomikora bidaliko dituzte, eta bertan antzinakotasuna eta jatorria zehaztuko dute. Batzorde judizialak eta auzitegiko medikuek Camas-eko hondakindegia utzi badute ere indusketa lanek aurrera egingo dute.

"Zoritxarrez, bertan egiaztatu dute ez direla eraildako gaztearenak", oharrean agertzen denez.

Halaber, Poliziako bozeramalearen arabera, bakarrik hezurrak topatu dituzte, ez arropa arrastorik ez apaingarririk.

Orain dela hiru aste inguru ekin zioten Camaseko zabortegian bilaketari, Miguel Carcaño Marta del Castillo hiltzea onartu zuen gazteak -21 urte eta 3 hilabeteko zigorra betetzen ari da- "egiaren testa" egin ondoren esandakoa oinarri hartuta.

Marta del Castilloren desagertzea ikertzen duen Auzitegiak auzi bat zabalik dauka, gorpua topatzeko, eta Carcañok zortzi bertsio ezberdin esan ditu horren inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Marta del Castillo albisteak