Gizartea -
Ikerketa
Ikerbasquek 468 eskaera jaso ditu 25 ikertzaile plaza betetzeko
Ekimen berria da, eta jakintza arlo desberdinetako jendea erakarri nahi du. Hautagaiek 37 urte dituzte, batez beste.
Erredakzioa
Ikerbasquek ikertzaileen 468 eskari jaso ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko ikerketa zentroetan lan egiteko eskaini dituen 25 plaza betetzeko.
Hain zuzen ere, arlo desberdinetako adituak, 40 urtetik beherakoak, erakarri eta gurean mantentzeko diseinatu dute ekimena, zientzialari eta ikertzaileen "harrobia" sortzeko asmoz.
“Reserch Fellow” (Ikertzaile bisitaria) deialdian, 25 lanpostu eskaini dituzte, 5 urterako, eta 47 herrialdetako 468 hautagaik eskaini dute euren burua plaza horiek betetzeko.
Hautagaien batez besteko adina 37 urtekoa da, eta eskaeren % 37 emakumeek aurkeztu dituzte eta gainerako % 63a, gizonezkoek.
Jakintza alorrei dagokienez, hautagaien % 53 Zientzia Esperimentaletan adituak dira, % 13 Zientzia Teknikoetakoak eta Ingeniaritzakoak dira, % 11 Medikuntzakoak eta Bizitzaren Zientzietakoak, % 14 Gizarte Zientzietakoak eta % 9 Giza Zientzietakoak.
Kanpoko Ebaluaketa Batzorde batek hautatuko ditu hautagaiak. Euskal Zientzia Sistema 24 herrialdetako 160 ikertzailek osatzen dute, eta 6 katedradun eta ospe handiko ikertzailek koordinatzen dituzte.