Gizartea -

Lan-istripua

Gipuzkoako Aldundia, herri akusazioa Deskargako lan-istripuaren kasuan

Ugartek esan du instituzio foralak Aballa S.L. enpresari lanetatik ateratzea erabaki zuela eta "erabaki zuzena" izan zela, horrela langileek ez zutelako beraien segurtasuna kolokan jarri.

Deskargako mendatean izan zen istripua
Deskargako istripua
Deskargako mendatean izan zen istripua

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Aldundia herri akusazioa izango da Deskargan hildako langilearen prozesu judizialean. Irailaren 18an gertatu zen ezbeharra GI-632 errepideko lanetan, Deskargan.

Larraitz Ugarte foru bozeramaileak esan du Donostian egin duten prentsaurreko batean, Foru Aldundia Bergarako epaitegian ireki den prozeduran herri akusazio gisa arituko dela.

Lan Ikuskaritzak txosten bat argitaratu zuen eta Ogasunera bidali, lan-istripuan "kriminalitate zantzuak" zeudelakoan.

Lan-istripua Deskargako errepide berriaren eraikitze-lanean gertatu zen, GI-632n, Antzuola eta Bergara artean. Gipuzkoako Foru Aldundiak esleitu zuen eta "kautelazko neurri" gisa Aballa S.L enpresa lanetatik kanpo uztea erabaki zuen, "irregulartasun zantzuak" detektatu ostean, ikerketaren emaitza definitiboen zain.

33 urteko gazte bat hil zen ezbeharrean, kamioi baten barruan 10 metroko altueratik erorita.

Ugartek esan du instituzio foralak Aballa S.L. enpresari lanetatik ateratzea erabaki zuela eta "erabaki zuzena" izan zela, horrela gainontzeko langileek ez zutelako beraien segurtasuna kolokan jarri.

Gogoratu du baldintza sozialak kontratuan ezarri dituzten lehen aldia izan dela eta baldintza horiek bete ezean, aldi baterako enpresa-elkarte horrek erantzun beharko lukeela.

"Kontratistak erantzukizuna du enpresa hori azpikontratatzean eta segurtasun plana onartua izan arren, ez duelako bete", azaldu du Ugartek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea