Gizartea -

Zentral nuklearra

Garoña berriz irekitzearen aurkako manifestazioa, Gasteizen

Araba Garoñarik Gabe Plataformak gogorarazi du irizpide teknikoak erabiliz gero zentralak behin betiko itxita beharko lukeela.

Garoña berriz irekitzearen aurkako manifestazioa, Gasteizen. Argazkia: EiTB
Garoña berriz irekitzearen aurkako manifestazioa, Gasteizen. Argazkia: EiTB
Garoña berriz irekitzearen aurkako manifestazioa, Gasteizen. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko kaleetan manifestazioa egin dute ehunka herritarrek Araba Garoñako zentral nuklearra berriz irekitzearen aurka protesta egiteko. Araba Garoñarik Gabe plataformak deituta, Burgosko zentral nuklearra itxita uzteko eskatu dute.

Andra Maria Zuriaren plazatik abiatuta, Espainiako Gobernuak duela hiru aste aldatu zuen araudia salatu dute. Aldaketa horren bitartez Nuclenor enpresari ustiapen baimena berritzeko bidea erraztu dio, eta uztailaren 5era arteko epea eman dio Garoña irekitzeko baimena eskatzeko.

Plataformak gogorarazi du irizpide teknikoak erabiliz gero zentralak behin betiko itxita beharko lukeela. 2009tik ez dute segurtasuna hobetzeko lanik egin. Horrez gain, "erreaktorea, zentralaren bihotza, ezin da aldatu, eta lehenengoz martxan jarri zutenetik 43 urte bete ditu". Horren aurrean segurtasuna hobetzeko lan guztiak "adabakiak" direla nabarmendu du plataformak, eta Garoñako segurtasuna bermatzerik ez dagoela gaineratu du.

Aste honetan bertan, Garoña zabaltzekotan, Iberdrolan eta Endesan baja ematea eskatu diete bezeroei. larunbat honetako manifestazioan hasi dute horretarako sinadura bilketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea