Gizartea -

Bilbo

25.000 bilbotarren pobrezia arintzeko laguntzen ari dira elkarte asko

Pobrezia arriskuan dauden herritarren % 16 baino gehiagok oinarrizko gastuak murriztu dituzte eta egoera "kronifikatu" egin da % 5entzat.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udala, Caritas, Bizkaiko Elikagai-Bankua eta Gurutze Gorria 25.000 bilbotarren "pobrezia egoerak arintzeko" laguntzen ari dira, Eduardo Maiz Akzio Sozial eta Etxebizitza zinegotzi ordezkariak azaldu duenez.

Ordezkarik Carlos Bangos Bilboko Caritaseko zuzendariarekin, Nicolas Palacios Bizkaiko Elikagai-Bankuko presidentearekin eta Manu Calvo Bizkaiko Gurutze Gorriko koordinatzailearekin batera eman du prentsaurrekoa.

Maizek adierazi duenez, "uneotan, baliteke pobrezia Bilbon % 8ra gerturatzen egotea", 2012an "eta 2013 hasieran % 7,3koa zelako, horrek 25.000 bilbotar pobreziaren atarian daudela esan nahi du".

Zinegotziaren hitzetan, "adierazle osagarriak daude", eta, horien arabera, "biztanleriaren beste zati bat arriskuan dago, ez dira batere ondo pasatzen ari". Horrez gain, horien egoera "kronifikatuta" dagoela nabarmendu du, "eragina geroz eta garrantzitsuagoa izango da, are eta gogorragoa".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea