Gizartea -

Emakumearen Nazioarteko Eguna

Martxoaren 8ko ekitaldietan Abortuaren Legea salatu dute

Euskal Herriko Koordinakunde Feministak deituta, manifestazioak egingo dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.

Martxoaren 8ko manifestazioa Iruñean. Argazkia: EiTB
Martxoaren 8ko manifestazioa Iruñean. Argazkia: EiTB
Martxoaren 8ko manifestazioetan, aborto eskubidea aldarri

1:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, ,martxoak 8, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan eta Euskal Herrian ere hainbat ekitaldi eta manifestazioa izan dira. Aldarrikapenez betetako eguna da gaurkoa, baina Abortuaren lege erreforma izan da guztien ahotan. Eguerdian, bi manifestazio egin dituzte Gasteizen eta Iruñean eta, arratsaldean Donostiaren eta Bilboren txanda izan da.

Milaka pertsonek, emakumeek zein gizonek, parte hartu dute, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira, Iruñean deitutako manifestazioan. Nafarroako hiriburuan Abortuaren Legea gogor kritikatu dute.

Euskal Herriko Koordinakunde Feministak deitutako manifestazioan sindikatuetako, alderdi politikoetako eta gizarte erakundeetako kideek parte hartu dute "Gure askatasuna borrokatuz" lelopean.

Iruñeko kaleak zeharkatu dituzte eta bidean "Guk erditzen dugu, guk erabakitzen dugu" eta abortu eskubidearen aldeko eta Elizaren kontrako leloak oihukatu dituzte.

Antolatzaileen izenean, Susana Cañetek hitz egin du Iruñeko manifestazioa hasi aurretik. Salatu duenez, "emakumeen eskubideen gainean atzeraldi ideologikoa gertatu da". "Hainbat legeren aldaketaren eraginez, abortuarena kasu, familiako balore tradizionaletara itzultzeko ahalegina egin dute", gaineratu du.

"Gizonaren inguruan sortutako eredu heterosexuala inposatzen digute, eta emakumea lan merkatutik ateratzea dute helburu", gaineratu du.

Lan prekarizazioak emakumeen pobretzea eragiten duela salatu du: "enplegu gehienak prekarioak dira, baina emakumeentzat are prekarioagoak dira".

Gasteizen ere beste manifestazio bat egin dute eguerdian, San Anton plazatik abiatuta eta Abortuaren Legea bertan behera uztea eskatu dute eta emakumeen eskubideak aldarrikatu dituzte.

Manifestazioa Andre Mari Zuriaren plazan amaitu da eta hainbat eragile sozial eta feministen izenean adierazpen bat irakurri dute. Testuan Abortuaren Legea aipatu dute.

"Batzuei amatasuna inposatzen digute, eta beste batzuei debekatu. Lesbiana eta bikoterik gabeko emakumeentzat doako laguntza bidezko ugalketa aldarrikatzen dugu, ugalketa eskubidea unibertsala izan dadin", adierazi dute.

Arratsaldean manifestazio jendetsuak egin dituzte Donostian eta Bilbon. Bizkaiko hiriburuko manifestazioa Arriaga plazan amaitu da eta bukaeran idatzi bat irakurri dute. Berdintasua aldarrikatu dute etxean, kalean eta edonon. Koordinadora Feministak erabakitzeko eskubidea emakumeari dagokiola aldarrikatu du eta Abortu Legearen erreforma salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortua Albisteak gaur