Gizartea -

Emakumeen nazioarteko eguna

Landaida: 'Indarkeria da berdintasun ezaren adibiderik latzena'

Emakundeko zuzendariaren arabera, berdintasunean aurrera egin dugu baina, hala ere, aurrerapen horiek itsutu eta "atzerapausoak emateko arriskua" dago.

Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria. EiTB.
Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria. EiTB.
'Es fundamental la implicación de la sociedad y una actitud activa'

L.E. | eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariaren arabera, "indarkeria da berdintasun ezaren adibiderik latzena eta gogorrena". Izan ere, eta aste honetan bertan Europar Batasunak ateratako txostenaren arabera, Europan emakumeen herenek indarkeria fisikoa edo sexuala pairatu dute.

Landaidak azken urteetan berdintasunaren bidean egindako aurrerapenak azpimarratu ditu, baina zuhurtziaz aritu da, bere ustez erdietsitako lorpenek jendea "itsutu" eta "gaur egun atzerapausoak emateko arriskua" baitago: "berdintasuna lortzen ari garela ikusi eta ezberdintasunak ez ikusteko arriskuan gaude".

Landaidak, Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, abortuaren legearen erreforma aipatu du atzerapauso horien adibide gisa.

Hiru ardatz nagusi

Benetako aldaketa bultzatzeko, hiru ardatz aipatu ditu Emakundeko arduradun nagusiak: balioak aldatzea, erantzukizunak partekatzea eta indarkeriaren kontra borrokatzea.

Indarkeria da, Landaidaren arabera, egungo ezberdintasunaren ondorio latzenetariko bat. "Indarkeriaren erroan ezberdintasunak daude, eta erro horietara jo behar dugu indarkeria horrekin amaitzeko", azpimarratu du. Prebentzioa eta gazteekin lan egitea dira indakeriaren kontrako borrokaren ardatz nagusietako batzuk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea