Gizartea -
Garoñako zentral nuklearra
Aske gelditu dira Garoñan atxilotutako Greenpeaceko 9 kideak
30 lagunez osatutako talde batek Garoñako zentral nuklearraren atarian egin du protesta, laneko jantziak soinean eta hainbat auto erabilita.
Erredakzioa
Guardia Zibilak goizean Santa Maria de Garoñako (Burgos) atxilotu dituzten Greenpeaceko bederatzi kideak aske gelditu dira. 30 lagunez osatutako talde batek egin du protesta, laneko jantziak soinean eta hainbat auto erabilita, zentrala desegiteko eskatuz.
Taldeko bozeramaileek jakinarazi dutenez, atxilotuak Quintana Martin Galindeseko (Burgos) kuartelera eraman dituzte, eguerdiko 12:00ak eta gero atxilotu ostean.
Conrado Garcia Gobernuz Kanpoko Erakundearen bozeramailearen ustez, ekintzaileak bustita zeuden atxilotu dituztenean eta ez diete arropaz aldatzen utzi. Gainera, segurtasuneko langileek suteen aurkako sistema piztu eta kanporaldera egin dute, ekintzaileak bustiz.
Desobedientzia zibila eta desordena publikoak egotzi diete. Dirudienez, zigor ekonomiko bati aurre egin beharko diote.