Gizartea -
Bilkura martxoan
Botere Judizialaren txosten batek abortuaren legea kentzeko eskatu du
Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak martxoko bilkuran egingo du bozketa. Erabakitzen duena Espainiako Gobernuarentzat loteslea ez izan arren, eragina izan lezake.
Erredakzioa
Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiaren (CGP) txosten batek abortuaren legearen erreformarako aurreproiektua kentzeko eskatzen du. Horrela, Botere Judizialeko 20 bokalen eskuetan dago testua eta liteekena da martxoko batzarrean bozkatzea.
Organo horretako Carmen Llombart eta Pilar Sepulveda kideak ari dira txostena egiten, baina oraindik ez dute prest behin betiko testua.
Llombart ez da testuarekin hain kritikoa, baina Sepulvedaren iritzia Gobernuaren testuarengandik dezente urruntzen da, CGPJren iturriek azaldu dutenez.
Kide aurrerakoienaren aburuz, aurreproiektuak "ez du Espainiako gizartearen eboluzioa ezagutzen", emakumearen eskubideak urratzen dituela eta emakumezkoa amatasunerako bitarteko gisa bilakatzen du. Era berean, abortu legearen aurreproiektuak ezkutuko abortua bultzatuko lukeela dio.