Gizartea -

Zigarro elektronikoa

Eusko Jaurlaritzak zigarro elektronikoaren erabilera mugatuko du

Osasun eta irakaskuntza zentroetan, garraiobideetan, eta Euskal Herriko administrazioen eta instituzioen sailetan erabiltzea debekatuko duen ordena tramitatzen hasi da.

Emakume bat zigarro elektroniko bat erretzen. EITB.
Emakume bat zigarro elektroniko bat erretzen. EITB.
Emakume bat zigarro elektroniko bat erretzen. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila zigarro elektronikoaren erabilera mugatuko duen ordena tramitatzen hasi da. Honela, Osasun eta irakaskuntza zentroetan, garraiobideetan, eta Euskal Herriko administrazioen eta instituzioen sailetan erabiltzea debekatuko nahi da.

Osasun sailaren iritziz zigarro elektronikoa leku publikoetan erabiltzeak "egungo legediak lortutako zigarroaren erabileraren normalizazioa kolokan jarri" dezake. Legedia hori erabiliko du gainera gailu berriari ordena jartzeko. Honetaz gain, Euskal Herriko gainontzeko administrazioei bere arloetan ere antzerako neurriak hartzeko eskatu die.

Tramitatzen ari diren ordena honek gainera kontuan izango du Europar Batasunean urte amaiera baino lehen Europako estatu bakoitzarentzat hartuko dituzten neurriak.

Osasunerako Munduko Erakundeak 2013ko uztailean honelako gailuak ez erabiltzeko gomendioa egin zuen oraindik ez direlako "bere erabilera bermatzen dituzten segurtasunezko eta kalitatezko" froga nahiko egin eta "eskumena duen inongo erakundek" ez duelako bere erabilera "egiaztatu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea