Gizartea -

Diputatuen Kongresua

Boto-batasunari eutsi eta abortuaren legearen erreforma babestu PPk

Bozketa isilpekoa izan da, sozialistek eskatuta, eta kutxa batean egin dute. Erreforma bertan behera uzteko proposamenak kontrako 183 boto, aldeko 151 boto eta 6 abstentzio jaso ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi Popularreko diputatuek boto-batasunari eutsi diote eta abortuaren legearen erreforma babestu dute Diputatuen Kongresuan. Izan ere, baztertu egin dute PSOEk erreforma "berehala" bertan behera uzteko aurkeztutako proposamena.

Ekimenaren bozketa isilpekoa izan da, sozialistek eskatuta, eta kutxa bat erabili dute. Kontrako 183 boto, aldeko 151 boto eta 6 abstentzio jaso ditu proposamenak.

Baliteke PPko diputaturen batek boto-diziplina hautsi izana. Izan ere, saioaren aurretik egin den bozketa batean PPko 178 diputatuk hartu dute parte. Uniók aurretik adierazi du kontrako botoa eman behar zuela, eta baita UPNko diputatuak ere. Ondorioz, kontrako 185 boto jaso beharko zituzkeen proposamenak. Azkenean, ordea, 183 izan dira.

Gehiengoaren borondateari men egin behar zaiola esan du Gallardonek

Bozketa bukatuta, Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak esan du, gutxiengoaren ahotsa errespetatu behar den arren, gehiengoaren borondateari men egin behar zaiola.

Celia Villalobos: ''PSOEri gaitzespena da''

Bozketaren emaitzak erreformari babesa ematen dion galdetuta, Celia Villalobosek honakoa erantzun du: "Ez. PSOEren kontrako gaitzespena da. Ez da gauza bera. Hori da dena. Ez zaitezte urrunago joan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortua Albisteak gaur