Gizartea -
Denboralearen eragina
'Sustapen Ministerioak hegaldiak Forondara bideratzea aztertuko du'
Javier Maroto ziur agertu da Eusko Jaurlaritzak "ahalegin" bat egingo duela Forondako aireportuak "hegaldi gehiago" izan ditzan.
Erredakzioa
Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politika sailburuak gaur, astelehena, esan duenez, Sustapen Ministerioak denboralearen eraginez Loiuko hegaldiak Forondara bideratzeko aukera aztertzeko konpromisoa hartu du.
Onda Vasca irratian egindako elkarrizketa batean, denboraleak agintzen duenean Bilboko aireportuko hegaldiak beste instalazio batzuetara bideratzeko kontua izan zuten hizpide Madrilen, Ana Pastor Sustapen ministroarekin izandako bilera batean.
Egun horretan, Oregik "Loiuko zenbait hegaldi Forondan jasotzea zehaztuko duen protokolo bat ezartzea beharrezkoa" dela helarazi zion Ana Pastor ministroari, eta Ministerioak "aztertuko" egingo duela baieztatu zion.
Sailburuaren ustez, Gasteizko aireportuak har ditzake hegaldi horiek, nahiz eta gaur egun ez duen 24 orduko zerbitzurik.
Maroto, ziur
Javier Maroto Gasteizko alkatea ziur agertu da Eusko Jaurlaritzak "ahalegin" bat egingo duela Forondako aireportuak "hegaldi gehiago" izan ditzan eta, azpimarratu duenez, ezin da Bilboko aireportuaren instalazio laguntzailea izan, "kontrakoa baizik ".
Bilbon, Forum Europak antolatutako gosarietan, Marotok Gasteizeko "proiektu estrategikoak bideratuta" daudela nabarmendu ditu, eta Arabako hiriburua "bizi kalitaterik handiena duen hiri espainiarra da", esan du.
2012an "Green capital" deitura lortu izanak "hiriaren mesedetan" egin duela esan eta gero, Gasteizko alkatearen esanetan, "aurrera egiten ez duen hiriak, atzera egiten du, eta geldirik daudenek ere atzera egiten dute".